Elkarrizketa-Sistema Adimenduna

Sarrera

Elkarrizketa adimenduneko sistemak adimen artifizialaren teknologia apurtzaile eta gaitzaileetako bat dira. Soluzio belaunaldi berri honek, gizon-makinaren arteko interakzio naturala ahalbidetzen du, hala nola, ordenagailuekin, bozgorailu adimendunekin, elkarlaneko robotekin, gadget-ekin etab…

Adimen artifizialean egin berri diren aurrerapenei esker, teknologien aplikazio praktikoa gero eta egingarriagoa da, eta hobetu egiten du pertsonaren eta makinaren arteko elkarreragina edo eduki digitalak hizkuntza askotan prozesatzeko eta erabiltzeko erraztasuna.

Gainera, ahotsa ezagutzeko eta seinaleak prozesatzeko azken aurrerapenek, Deep Learning arkitektura konputazional ahaltsuekin batera, ahotsaren bidez gizon-makina elkarreraginean aritzeko aukera ematen diete erabiltzaileei, ergonomia eta mugikortasuna funtsezko faktore diren hainbat testuingurutara aplikatuz (zaharren egoitzak, lantegi adimendunak, automobilgintza…).

Funtzioak

Lengoia Naturalaren Ulermena

Erabiltzaileen audio sarreren esanahi semantikoa deskodetzea eta haietatik entitate garrantzitsuak azaleratzea

Elkarrizketaren Kudeaketa

Memoriaren kudeaketa adimenduna eta testuinguruan oinarritutako erabakiak hartzea, beti ere, ERP/CRM/DB pertsonalizatuen eta API-en arabera

Lengoaia Naturalaren Ekoizpena

Edukiaren aberastasun naturalaren arabera, ostera emango den erantzunaren eraldaketa, kanpoko zerbitzu, komunikazio-helburu eta hedabideak kontuan hartuta

Elkarrizketa Multimodala

Sistema multimodalekin (bideoa, errealitate areagotua, errealitate mistoa, cobot-ak…) informazioa sinkronizatzea eta trukatzea, elkarrekintza esperientzia hobetzeko asmoz

Merkatuak

Osasuna

  • Erabiltzaileei eguneroko bizitza errazteko laguntzaileak

  • Pazienteen jarraipena burutzeko galdetegi naturalak eta automatizatuak

  • Osasun informazioa erregistratzeko esku libreko interfazeak

  • Erabiltzaileei oroigarriak bidaltzeko sistema (botikak hartzea, medikuarekin hitzorduak, etab…)

  •  

Industria

  • Industria-prozesu eta -atazetan Operator 4.0-ri laguntza

  • Jakintza-oinarrietan eta eskuliburuetan informazioa bilatzea

  • Kalitatearen kontrol-prozesuetan informazioa ahots bidez erregistratzea

  • Elkarlaneko robotekin elkarreragina ahalbidetzea

 

 

 

Administrazio Publikoa

  • Herritarrei administrazio lan eta betebeharretan laguntzea

  • Ohiko galderen erantzun automatikoa

  • Herritarren iruzkinak jasotzea eta bideratzea

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Laguntzaile Adimendunak

  • Erabiltzaileen bizimoduaren jarraipena

  • Agenda konfiguratzea, gogorarazteak

  • Elkarreragin pertsonal eta seguruak

  • Iturri dinamikoetatik informazioa jasotzea (ekitaldiak, eguraldia…)

 

 

 

 

 

 

 

Erabilera-kasuak

RESI VOZ

Erizain geriatrikoei eguneroko informazioa erraz erregistratzen laguntzen dien ahozko elkarrizketa-sistema

Informazioa erregistratzeko puntu espezifikoetan ezarritako ordenagailuen erabilera tradizionalarekin alderatuta, RESIVOZ-en esku libreko eta era mugikorreko izaerak aukera ematen die erizainei ahotsaren bidez jarduerak modu errazean erregistratzeko, beharrezkoa den une eta tokian.

Ahozko elkarrizketaren osagai nagusiaz gain, aurkeztutako prototipo-sistemak administrazio-panel bat eta telefono mugikorretarako aplikazio bat ditu, erabiltzaileen zaintzari buruzko informazioa bistaratu eta editatzeko diseinatua.

ASIVIR

Adimen artifizialean oinarritutako laguntzaile birtuala

INICIAR

Industriari aplikatutako Hizkuntza Naturalaren Teknologiak